Emakumeen omenetan.- Eskultura

Emakumeen  omenetan.-  Eskultura
00:00 Sakatu entzuteko
  • playlist_playAudioaren transkripzioa Emakumeen omenetan.- Eskultura

    Atze-atzean, eskuinaldean, emakumeak omentzeko eskultura dago. Jarri zen azkena da eta horrela parkea burutua gelditu da. Eskultura hau 2016an Rodrigo Romero Perez eskultore madrildarrak egin zuen, honetarako egin zen lehiaketa baten ondoren, bertan 20 proposamen aurkeztu ziren.

    Frankismoak erail zituen emakumeez gain, ama, alargun eta alaba asko errepresaliatuak, laidotuak eta behartuak izan ziren. Gorriak eta beltzak pasatu behar izan zituzten emakumeek, etxeko norbait galtzeaz gain beste zenbait egoera latz igaro behar izan baitzituzten. Lurren eta ondasunen lapurretei laido publikoa gehitu behar izan zieten, gainera. Eskultura honek justizia egin nahi du eta emakume horien guztien adore eta duintasunari balioa eman. Hainbeste erasotatik suspertu ahal izateko burua makurtu gabe aurrera egin behar izan zuten emakume haien adorea eta duintasuna, alegia.

    Eskulturan ageri den emakumea, harroa, indartsua eta ausarta da. Atzean, alaba, eskutik helduta, memoria horrekin bat egiten. Eta atzerago gizon bat, zatitua, agertu eta desagertzen da. Bera, errealitatean desagertuta dago, baina nahiz eta lur azpian egon beti gure artean izan dugu familian. Ezinezkoa gureak ahaztea.

    Egilea: Rodrigo Romero Pérez
    Materiala: Brontzea

Aurrera egiteko “Gurutzada Santuan balaz josita”.- Eskultura sakatu jarraitu.

JARRAITU