Ongi etorri oroimenaren parkera

Ongi  etorri  oroimenaren  parkera
00:00 Sakatu entzuteko
  • playlist_playAudioaren transkripzioa Ongi etorri oroimenaren parkera

    Kaixo,

    Irati nauzu. Carmenen eta Antonioren biloba; Antonio ezagutzerik ez nuen izan, ordea.

    Nafarroako Fusilatuen Familiartekoen Elkartearen eta Alargunen Herria Elkartearen izenean, ongi etorri.

    2008an eraikitako eremu berezi batean ari zara sartzen, baina askoz lehenagotik pentsatuta zegoen: proiektua gauzatzeko atzera begiratu genuenean, ordurako oroimen historikoa landua zuten ehunka familiartekoren eskuak aurkitu genituen.

    Elkarrekin topo egiteko, elkarrizketarako, hausnarketa sakonerako tokia da hau; horregatik ditu ehundik gora zuhaitz, aulki, iturri eta pasealeku.

    Parkea Sartagudan dago, alargunen herria deiturikoan, hura izan baitzen ariora 1936 hartan jende gehien hil zuten lekua: 84 lagun akabatu zituzten 1.000 laguneko herrian. Eta 2008ko maiatzaren 10ean inauguratu zuten, 7.000 lagunetik gora izan ziren festa batean, Labordeta, Fermin Balentzia, Enrique Villarreal “Drogas”, Ruper Ordorika eta Bide Ertzeanekin batera.

    Proiektua, hasiera batean, Pueblo de las Viudas eta Nafarroako Fusilatuen Familiartekoen Elkarteek sustatu zuten eta erakundeen ekarpenei esker ordaindu zen, batez ere. Izan ere, 80 udaletik gorak egin zuten euren ekarpen ekonomikoa eta estatuko eta foru erkidegoko gobernuek egin zioten aurre aurrekontuaren erdiari.

    Baina familiartekoen eta elkarte memorialisten bultzadak eta ahaleginak ahalbidetu zuten hausnarketarako eta oroimenerako gune hau.

    2005. eta 2006. urteetan berrogei herri baino gehiagotan aurkeztu zen proiektua.

    Eta orain, parkeak beso zabalik hartzen zaitu.

    Espero dut, nik bezala, gozatzea toki hau. Aurrera.

    Egilea: AFFNA36 y APV
    Materiala: Diverso

Aurrera egiteko Atariaren besarkada. Eskultura sakatu jarraitu.

JARRAITU