Ongi etorri, memoriaren parkeko gidan zaude. Gida honetan parkeari eta bertako artelanei buruzko informazioa aurkituko duzu.

Parkean dauden puntu bakoitzeko orrialde bat daukazu, eta horietan audio bana informazioa entzuteko. Esperientziaz erabat gozatzeko entzungailuak erabiltzea gomendatzen dizugu, naturagune honetan egon daitezkeen soinuak ezin baititugu kontrolatu.

Bisita 30 minutu irauten ditu gutxi gora behera, eta museo baten antzera antolatua dago. Mapan ikus ditzakezun puntuen ordenari jarraituz prestatu dugu bisita. Eta, maparen azpian, puntuen legenda daukazu; erabilgarria bisita zure kasa egin nahi izanez gero.

Orrialde honetara etor zaitezke nahi duzun bakoitzean, menua erabiliz.

Bisita gidatua egin nahi baduzu, zoaz mapan zehazturik dagoen 1. punturaino. Eta, behin hor zaudela, ikusi orrialde hau.

Aurrera egiteko Ongi etorri oroimenaren parkera sakatu jarraitu.

JARRAITU