“Gurutzada Santuan balaz josita”.- Eskultura

“Gurutzada Santuan balaz josita”.- Eskultura
00:00 Sakatu entzuteko
  • playlist_playAudioaren transkripzioa “Gurutzada Santuan balaz josita”.- Eskultura

    Eskultura honetan,

    egilearen arabera, “gaia latza, xumea, apartekoa, garratza, gorrotagarria eta azpian hartzen duena … da”, “ezer ez da misteriotsua, ulertezina edo ikusezina …”, “gertaerak ezin dira eraman ez dagoen mundu batera edo sinesmen ilunen mundu abstraktu, zital batera …”. Baina, aldi berean, besarkada honek lotu nahi ditu giza senidetasuna eta elkartasuna, eta honek guztiak nahi eta uste oso batera eraman du egilea: “arazo handi-handiak ez dira tiroka konpontzen”.

    Eskultura itxura emanda, Sartagudan omenaldia egiteko ideia, Joxerena izan zen. Parkean lehenengo jarri zen lana berea izan zen, “Gurutzada Santuan tiroz josia” izenburua duen obra errealista, egileak txikitan bizitako gertaera batekin lotua dagoena. Berak dioen bezala, hamabi urte zituela Iruñeko Gazteluaren Itzulian hiru gazte tiroz erailtzen ikusi zuen. Bere memorian ongi gordetako gertaera irudikatu du obra honetan, hiru pertsona elkar besarkatuta tiroz josten ari diren bitartean; obran ikusten diren zuloek ongi adierazten duten bezala.

    Egilea: Joxé Ulibarrena
    Materiala: Porlana

Aurrera egiteko Parkea, paseoan ibiltzeko lekua. sakatu jarraitu.

JARRAITU