2. Atariaren besarkada. Eskultura

Eskulturaren tituluak adierazten duen bezala, ate sinboliko honek taldeko besarkadarekin harrera ematen dizu. Ikaragarrizko mina pairatu ondoren, gure barnean urratuak geratu diren zatiak berriz eraikitzeko unea heldu da. Atea, brontzen egina, parkerako sarreran dagoen bidean kokatzen da.
Esanahi sinbolikoa argi dago, Parkea eskaintzen duen errealitatera sartzeko gonbitea da, zeharkatu behar den ataria.
Gutxi gora behera altueraz 6 metro ditu eta zabaleraz 4, bere barnetik pasabidea utziz.
Parkean sartzen zarenean olibondoek modu baketsuaz harrera ematen dute.