8. Parkea, paseoan ibiltzeko lekua.
Hasieran esan dizudan bezala, parke hau ez da gertaera haien oroimen lekua bakarrik. Paseatzeko lekua ere bada. Hemendik, plazaren erditik, parkeko elementu guztiak ikus ditzakezu; eskulturak, hesia, testuak, loreak.. Gune fisiko honekin lotuta dago dena.
Aurrean ikus dezakezun herria Sartaguda da eta eskuinekoa Errioxako mendizerra.
Bisita amaitzeko, ezberdin pentsatzeagatik eraildakoen omenez egindako hurrengo bideoa ikustera gonbidatzen zaitut.